OSPAKIZUNAK HONDARRIBIAN, 2008
Abuztuaren 31tik irailaren 8rarte, Guadalupeko Amabirjiñaren omenezko bederatziurrena:
. Guadalupen, 6,00tan eta 8,00retan.
. San Gabriel egoitzan, 7,45etan.
. Portuko elizan, 18,30etan.
Irailak 7:
20,00retan, Te Deum eta Salbea Jasokunde eta Sagarrondoko Andra Mari Parrokian. Funtzio eliztiarrean zehar, Herriko Konpainiak eta Artileriako Bateriak ohiko deskargak burutuko dituzte. Ordu berean, Guadalupeko Amabirjiñaren Santutegian, ohiko Salbea abestuko da. Montaña eta Akartegi konpainiek ohiko deskargak burutuko dituzte bertan. Gutxigorabehera 20,45etan, Arma plazan, Hondarribiko hiriak, bi emakumek ordezkatuta, Aginte Makila emango dio Burgumaisuari. Jarraian, Tanborradak hiriko kaleak zeharatuko ditu “Titi-biliti” doinuaren pean.
Irailak 8:
5,00etan, Alborada Kale Nagusian Hondarribiko Hiria Musika Bandan Kultur Elkarteak eskainita. 6,00retan, Diana Kale Nagusian Hondarribiko Hiria Musika Bandan Kultur Elkarteak eskainita. Jarraian, Tanborradak bere Diana joko du Arma plazan. 8,30retan, Alardeko tropak Gernikako Arbolako jardinean elkartuko dira. 8,55retan, Alardeari hasiera emango zaio Arma plazarako bidean (gutxigorabehara 9.00etan Hatxeroen kaboa Santa Maria atetik pasako da.10,00etan, gutxigorabehera, Arkoll konpainiak eta Tanborradaren laguntzarekin, Guadalupeko Amabirjinaren estandartea jasoko du Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mari Parrokiatik. Jarraian, Alardea Sainduara joango da.11,30etan h. gutxigorabehera, meza ospatuko da Guadalupeko Amabirjinaren santutegian (Jaizkibel mendian) botu eskaintzari jarraiki. Jaunartzerako orduan, ohiko deskargak burutuko ditu Artileriako bateriak. Jarraian, Alardea Guadalupen. Arratsaldeko 17.30etan, Alardeak jarraipena izango du Sainduatik Arma plazara.
19,30etan gutxigorabehera, “Rompan filas” (Fagina) Kale Nagusian.
Irailak 10:
10,00etan, Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mari Parrokian, 1638ko setioan Hildakoen Omenezko Meza. Jaunartzerakoan eta Erresponsoan (“Libérame”), Herriko konpainiak eta Artileriako Bateriak ohiko deskargak burutuko dituzte |
|