Ikusitako argazkietako bat gustokoa al duzu?, eskatu ezazu:
 
Hondarribiko Alardeko argazkiak

 

 

    Egun geratzen dira 2010ko alarderako!!!!

GABONETAKO LOTERIA

Betiko Alardearen Aldeko Gabonetako loteria, 44.924 zenbakia, partizipazio bakoitzeko 4 eurorekin ordaintzen da.
Partizipazioen beheko aldean jartzen duenez, saria Irungo 2. Loteria Administrazioan kobratu daiteke, Pinar kalea 2an. Hiru hilabetera kadukatu egingo da.
Kantabrian asteburu batetaz gozatu ahal izateko partizipazioa, 08294 zenbakiari suertatu zaio, ITSASPE tabernan saldu dena.


Alarde Fundazioak Titibiliti sei-hileroko aldizkariaren bostgarren aldizkaria argitaratu du.
Ale honetan gure hiria eta Alardearekin lotutako zenbait artikulu eta elkarrizketa aurkitu ahal izango dituzu.
Datozen egunetan zuen etxeetan jasoko duzue. Web gune honetatik PDF formatoan jaitsi dezakezue.


Patxi Goikoetxea Garcia Burgumaisua, bere Languntzaileekin: Iñigo Salaberria, Lazaro Olaziregi, Aitor Alza eta Salbador Echeveste.

Batailoiko Komandantea: Lazaro Olaziregi Salaberria, Hondarribian jaio zen, Portuko auzoan, duela 44 urte eta han jarraitzen du, eta bere lanbidea itsas konstruktorea da.
Orain arte Musika Bandako kide izan da, bonbardinoa jotzen du; ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu, bi mutil eta neska bat.


Zalditeriako Laguntzailea: Salvador Echeveste Martinez. Hondarribian jaio zen Portuko auzoan eta egun Puntalean bizi da
46 urte ditu eta telekomunikazioetako teknikaria da. Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu, bi mutil eta neska bat. Gora Gazteak-en desfilatzen du.


Artileriako Laguntzailea: Iñigo Salaberria Iza, Hondarribikoa da, 44 urte ditu eta Portuan jaio zen, nahiz eta laister Alde Zaharrera joango den bizitzera.
Zurgina izatez, ezkonduta dago eta mutil eta neska baten aita da. Orain arte Kostan ateratzen zen.

Infanteriako Laguntzailea: Aitor Alza Kanpandegi. Hondarribiarra, Portuan jaio zen eta egun Puntalean bizi da, autonomoa delarik.
44 urte ditu, ezkonduta dago eta mutil eta neska baten aita da. Orain artean Ama Guadalupekoan ateratzen zen.


BATAILOIAREN KOMANDANTE ETA BURGUMAISUAREN LAGUNTZAILEEN IZENDAPENA

            Atzo, abenduaren 18an ospatutako bileran, Hondarribiko Alardeko Mandoen Juntak, Patxi Goikoetxea Burgumaisuaren proposamenari jarraiki, honako Mando eta Karguak oneritzi zituen:

Batailoiaren Komandantea:
         Lázaro Olaziregi Salaberria
Burgumaisuaren Laguntzailea, Infanteria alorreko ordezkari moduan:
         Aitor Alza Kanpandegi
Burgumaisuaren Laguntzailea, Zalditeria alorreko ordezkari moduan:
         Salvador Echeveste Martínez
Burgumaisuaren Laguntzailea, Artileria alorreko ordezkari moduan:
         Iñigo Salaberria Iza



1

Ohiko Txibilitoa

Txibilito Ohikoren aurkezpena Hondarribiko Paradorean 2009ko abenduaren 18, 19:00etan. Sarrera doan.

2

Hondarribia, 2009ko urriaren 30an

Alardeko Mando-en Juntaren komunikatua

PATXI GOIKOETXEA GARCIA Burgomestre berria aukeratu da.

Sinatua: Alardeko Mandoen Juntaa

Patxi Goikoetxea Garcia Hondarribian jaio zen 1960ko urriaren 4an, Kosta auzoan, nahiz eta txikittik Alde Zaharrean bizi izan den eta egun Puntalean bizi den. Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu, bi neska eta mutil bat. Beti Herriko Konpainian atera izan da, lehenik txibilitoarekin eta gero eskopetarekin, 1990ean izan ezik, Hiriko banderarekin atera zen urtean.Bere eguneroko bizitzan, Goiko Errotako interpretazio gune berriko zuzendaria da.

2009ko Alardea

Agintariak

Agenda

2009ko Kantinerak

2009ko Ensaioak

Konpaniak

Datak

Titibiliti, Alarde Fundazioko
Aldizkaria

Titibiliti-5.pdf

Titibiliti.pdf

Titbiliti-3.pdf

 

Titibiliti-2.pdf

Titibiliti-1.pdf

Alarde Fundazioaren Komunikatua. 2007ko Irailaren 5a

Auzitegi goraneko epaia.
2007-01-15

Abuztua
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
Iraila
1
2
3
4
5
6
7
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
IRAILAK 7

           
            Egun honetan amaitu zen 1638 urtean Setioaren askapena suposatu zuen azken guda.

            Eguerdiko 12etan, une berean, Eliz Nagusiko kanpaiak eta Guadalupeko Santutegikoak betera joatzen hasten dira. Era berean, txistulariak, Kale Nagusitik hasita, Hiriko kaleak zeharkatzen dituzte “Titi-biliti” doinupean”. “Titi-biliti” hirutik laurako martxa bat da eta bere jatorria aspaldiko dantza batean dauka, eta Hondarribiko ereserkia dela esan daiteke. Zenbait autoren bere aintzinatasuna 1638ko setioan jartzen dute. Bere titulu berezia melodiaren lehen noten onomatopeia da. Zenbait toki berezitan txistulariak geratu egiten dira “Axeri Dantza” jotzeko, “arin-arin” erritmodun dantza bat delarik, zeina egun honetan jotzen den “Titi-biliti”-arekin batera, baita Alardean ere, Musika Bandak eta Tanborradak descarga orokorretan.Arratsaldeko 6.30etan, Hondarribiko Hiria Musika Bandaren txanda da, hiriko kaleak zeharkatzen dituelarik “Titi-biliti” eta “Axeri Dantza” doinupean, txistulariek egiten duten moduan.

Arratsaldean, 8retan, “Te Deun” eta “Salbea” abeste dura Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mari Parrokian, 1638an setioa amaitu ondoren orduko herritarrek, Autoritate eta soldaduek egin zuten moduan. Hori dela eta, Alardeko Mando eta Udal Batzaren presentzia Elizan une horretan.
Arratsaldeko 20.00ak heldu aurretik, Alardeko Mandoak, kamisa zuria, galtza ilun eta kapelu gorria jarria dutelarik, Arma Plazan jartzen dira eta txistulariek jotako “Alkate soinua”-ren atzetik joango dira, bi ilara osatuz, Elizara sartuz, non aurrekaldean jarriko diran.
Era berean ateratko da ere Udal Korporazioa, Udaletxeko arkupeetatik irtengo da.

“Te Deum” eta “Salbea” abesten ari den unean, Herriko Konpainia eta Artileriako Bateriak deskargak egingo dituzte.
            Ekitaldi guztia Presbiterioan egongo den Amabirjilaren irudi batek eta Hiriko Bandera zuzenduko dute. Aurretik esan dugun bezala, abuztuaren 15 ezkeroztik bandera han egongo da.
Funtzio erlijiosoaren amaieran, Eliz Parrokialeko organuak ere “Titi-biliti” doinua joko du.
Ordu berean, Akartegi eta Montaña konpainiak Guadalupeko Santutegian egongo dira, non Guadalupeko Salbea abesten den. Ekitaldia hasi aurretik, bitartean eta amaieran bi konpainiek deskargak egingo dituzte.
Parrokiko ekitaldi erlijiosoa amaituta, Alardeko Mandoak eta aurreko ibilbidea jarraituta, Arma Plazara itzuliko dira, non Burgumaisuari Bastoia itzuliko zaion.

Auzoen orden bat jarraituta, bi emakumek, bata adinean aurrera egindakoa eta bestea gaztea, inoiz kantinera atera ez dena, aukeratuak izango dira ekitaldi honetan Hondarribiko herria ordezkatzeko. Alardeko Mandoak bertan direlarik, Plazaren erdian jarriko dira eta beraiengana hurbilduko da Burgumaisua. Denotan gazteenak kuxin bat eramango du eta beronen gainean Aginte Makila. Burgumaisua hurbilduko da eta adinean nagusienak Makila Burgumaisuari emango dio Hondarribiko herriaren izenean.
Ondoren, Tanborradak hiriko kaleak zeharkatuko ditu “Titi-biliti” eta “Axeri Dantza” doinupean, era berean Txistulariek eta Musika Bandak egin duten bezala.
Ikus daitekenez,  “Titi-biliti” da egun hau zuzentzen duen doinua.

IRAILAK 10

Egun honetan Hildakoen omenezko meza ospatzen da, 1638ko setioan bizitza galdu zuten haien alde.

Goizeko 9.00etan Herriko Konpainia ohiko tokian elkartuko da -Uria Harresia kalea- eta handik bere kantineraren bila joango da. Konpainia honek doluzko uniformea eramango du: zintarik gabeko galaza zuriak, kamisa zuria, zapata beltzak, jaka beltza –txibilito eta danborrak kokarik gabe-, eta kapelu gorria. Kapitainak eta Tenienteek gainera korbata beltza eramango dute. Konpainiaren Banderak krespoi beltza eramango du. Konpainia osatzen denean, Kale Nagusira joango dira Eliz Nagusiaren aurrean jarriko direlarik, eskopetetik ohorezko pasilloa egingo dutelarik.
Goizeko 10.00ak aurretik, Artileriaren Bateria bere kantinerarekin (krespoi beltza eramango duelarik), Eliz Parrokialaren atzekaldean jarriko da, Bienabe Artiraren behatokia bezala ezagutzen den tokian.

Goizeko 10.00ak aurretik, Alardeko Mandoak, kamisa zuria eta galtza ilunekin, eta kapelu gorriarekin, Arma Plazan elkartuko dira, eta txistulariak aurretik doazelarik “Alkate Soiñua” joaz, bi ilaratan Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren Parrokira joango dira, Herriko Konpainiak egindako ohorezko pasillotik igaroko direlarik. Elizan, aurrekaldean jarriko dira.
Era berean ateratko da ere Udal Korporazioa, Udaletxeko arkupeetatik irtenda Hiriko Bandera eramango duelarik. Banderak ere krespoi beltza eramango du.

Presbiterioan Meza osoan zehar egongo dira Herriko Konpainiako eta Artileriako Mando, Kantinera eta Banderak. Armak aurkeztuko dituzte Sagarapenean eta Errespontsuan (“Libérame”), eta une berean, kanpokaldean aipatutako Unitateek fusileria eta artileriako deskargak burutuko dituzte.

Behin meza amaituta, Herriko Konpania kale Nagusitik jaitsiko ohorezko pasillo bat osatuaz, Artileriko bateria bezala. Mandoak elizatik aterako dira eta pasillotik igaroko dira, baita Udal ordezkariak ere, Udaletxera bidean joango direlarik.

Jarraian, Hiriko Bandera, balkoian jarriko da eta Herriko Konpainiak bi salba eskainiko dizkio.

Eliz Nagusiko kanpaiek agonia ospetsuko tokea burutuko dute, “Mandoma” deiturikoa. Hain zuzen ere Meza hasi aurretik 15 minutuz, Sagarapenaren unean, eta Errespontsua hasten den unetik Herriko Konpainiak Kale Nagusian banderari egindako deskargak heldu arte.

ABUZTUAK 15

Gure Eliz Nagusiaren zaindariaren eguna da, Jasokunde eta Sangarrondoko Andre Maria. 
Denboran atzera egiten badugu 1638 arte, kontuan izan behar dugu egun honetarako herria 46 eguneko setioa jasaten ari zela, eta beraz oso egoera kaltegarrian aurkitzen zela, hildako eta zauritutako asko, elikagai, arma eta munizio aldetik eskasia haundia zegoelarik ere. Egun hartako kronikek diotenez, batzuk eta besteak geldi geratu ziren egun hartan, geldialdi bat deitua izan balitz bezala, setiatuek jai religioso bat egitea erabaki zutelarik Guadalupeko Amabirjiñaren irudiaren aurrean, Santutegitik herrira ekarri zena setioa hasi zen unean. Denek, herriak eta soldaduek komulgatu egin zuten. Honek guztiak setiatuen animoak indartzea ekarri zuen, setioa berehala bukatu zenaren itxaropena hartu zutelarik, nahiz eta beste 23 egun gehiago iraun zituen, egoera are eta gogorragoan gainera.
Hori del aeta, abuztuaren 15a, Meza Nagusia del aeta, Hiriko Bandera Udaletxetik Eliz Parrokialera eramaten da handitasun giro batean. Bertoko presbiterioan egongo da irailaren 8rarte.

Bederatziurrenak

Abuztuaren 31an Guadalupeko Amabirjiñaren omenezko Bederatziurrena hasten da. Bederatzi egunez Mezak ospatzen dira ondorengo toki eta ordutegiarekin:

            1. Guadalupeko Santutegia, goizeko 6 eta 8retan.
            2. San Gabriel egoitza, goizeko 7.45 etan.
            3. Portuko elizan, arratsaldeko 6.30etan.